
XVI. Berdintasunerako gunea
Harro sentitzen gara Emakundek antolatutako berdintasunerako gunea Uribe Kostara ekartzeaz. Begi bistan dago kirola dela Uribe Kostako ekintzarik adierasgarrienetariko bat. Horrez gain, emakumezko kirolak presentzia handia du gure eskualdean eta arlo horretan berdintasuna lortzeko eginbeharrak eta erronkak zeintzuk diren aztertzeko aukera ezinhobea delakoan, jardunaldiak antolatu ditugu. Beraz, jardunaldiek "Emakumezko kirola: gaur egungo egoera eta erronkak" dute izena.
Hori dela eta, Uribe Kostan dauden emakumezko taldeak dituzten kirol mota guztiei aukera eman diegu jardunaldietan parte hartzeko; horretarako, elkarte eta kirol talde esagun batzuk gonbidatu ditugu, eurek benetazko protagonistak baitira. Jardunaldiak urriaren 10rean, ostegunean, arratsaldez, izango dira, 16:00etatik 20:30 arte. Urdulizko kultur etxeko atrioan.
Aukera ezin hobea izango da genero ikuspuntua nola lantzen den ikasteko eta horren adibideak zuzenean entzuteko. Gainera, mankomunitatean daukagun baliabideen sarea indartuko dugu, guztioan artean harremanak sendotzen eta elkar ezagutzen.
Ez galdu aukera eta zatozte!