UK GAZTEKONEKTOREAK
GAZTE KONEKTORE lehenengo sare honetan parte hartzeko aukeratutako gazteek, euren lehenbiziko betebeharrak zeintzuk izango diren ezagutu behar dituzte:
· Eskualdea osatzen duten udal ezberdinetako errealitateko gazteentzako interesgarriak diren gaiak ezagutu.
· Mankomunitateko gazteria protagonista duten berriak/ekintzak/hausnarketak/eskarmentuak batu eta zabaldu.
· Zerbitzu honetatik zabaltzeko aproposa jotzen dugun kaleko informazioa eta informazio informala zabaldu.
· UK GAZTEDI programaren eraginaren menpe dauden sare sozialetako jarraitzaileak lortu eta dinamizatu.
· Udal desberdinetako gazte erreferenteekin harremanetan egon.
· Eskualde osoko gazte kolektibo guztiak lotzen dituen kanpaina baten sorrera sustatu (gazte kolektiboak, kirol kolektiboak, kultur etxeak, e.a.).
GAZTE KONEKTOREEN SAREA
Hemen agertuko dira gure gure gazte konektoreen perfilak, antolatzen ari garen sarearen aurkezpen giza. Konfidentzialitatea babesteko ez ditugu ez argazkirik, ez izenik ezta datu pertsonalik ere, baina ikusgarri geratuko da sarearen muina.

NEREA
Leioa, 22 urte.
Mondragon unibertsitatean ikasten ari da. Proiektu askotan ibilita, bere proiektuen artean emakumezko skate taldea sortu du, emakumeen ahalduntzea bulttzatzeko kirol honen bidez. Bere herria eta eskualdearen garapenarena du helburua eta horretarako prest dago ekintza ezberdinetan parte hartzeko.

HAIZEA
Nerearen adiskidea, bere Uribe Kostarekiko erlazioa zuzena eta sakona da, batez ere Sopelarekin. Bera ere emakumezko Skate taldearen sortzaileetariko bat da, baita beste proiektu erangikor batzuena ere. Hauen artean, moda jasangarri sustatu eta zabaltzen duen proiektua, alegia.

NAIA
Lemoiz. 21.
Unibertsitateko ikaslea. Kirol munduan sartuta, euren lehentasunean artea bere mankomunitatearen garapena da. Ekintza askotan hartzen du parte eta bere inguruan gertatzen ari denaren lekuko bikaina da.
%20(4).jpg)
