top of page
encuentros online banner eusk.jpg

Gazteei zuzendutako ekintzak hobetzeko helburuarekin, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Uribe Kostako udalek zuzenean hitz egin nahi dugu zuekin, eskualdeko gazteekin, dituzuen beharrizanak ezagutzeko, zuen iritzia jakiteko, garatzen ditugun gazteria politikei buruz eztabaidatzeko eta ikusteko zer neurritan egiten duzuen bat Europako gazteek adierazten dituzten helburuekin. 15 eta 30 urte bitarteko beste gazte batzuekin batera online bilera batean parte hartzeko gonbita egiten dizugu.

Bi topaketa egingo dira. Lehenbizikoa UK Gaztediren programaren batean parte hartu duten gazteei zuzenduta egongo da. Abenduaren 15ean izango da, 18:00etatik 19:30era, Skype bidez, eta parte hartzaileen jarduna zuzentzeaz eta estimulatzeaz arduratuko den dinamizatzaile batek gidatuko du. Bigarren topaketa UK Gaztediren programetan parte hartu ez duten gazteei zuzenduta egongo da. Abenduaren 17an izango da, 18:00etatik 19:30era. Eskerrik asko hobetzen laguntzeagatik.

Parte hartu nahi baduzu, jarri zaitez harremanetan gurekin ukgaztedi1@gmail.com emailen bidez edota 640.121.935 telefonora deituz.

facebook 1200x630 eusk.jpg

URIBE KOSTAKO GAZTEEN IRITZIA EZAGUTZEKO ONLINE GALDETEGIA Bizkaiko Foru Aldundiak eta Uribe Kosta eremuko udalek “#Zure iritzia jakin nahi dugu” galdetegia prestatu dute. Uribe Kostako 15 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago, eskualdean gazteentzat egin diren programetan izan duten parte hartzea eta programa horiei buruz duten iritzia ezagutzeko eta dituzten beharrizan, helburu eta erronka nagusiak zein diren jakiteko. Galdetegia anonimoa da. 2020ko abenduaren 15era arte parte har dezakezu. Zure parte hartzea garrantzitsua da. Gure inguruko ahalik eta gazte kopururik handienak parte hartzea nahi dugu, horrela Uribe Kostako gazteei zuzendutako programak eta jarduerak hobetu ahal izateko. Eskerrik asko parte hartzeagatik.

​

Galdetegia hemen aurki dezakezu:

​

Euskaraz 

Gaztelaniaz 

UK GAZTEDI Uribekostako eskualdeak eta foru aldundiak bultzatutako programa da.

  • Icono social Instagram
  • UKGAZTEDI
Captura de pantalla 2019-01-22 a las 8.1
Captura de pantalla 2019-01-22 a las 8.1
Captura de pantalla 2019-01-22 a las 8.1
bottom of page