UK GAZTEDITRUKE
UK GAZTEDI programaren barruan, denbora-bankua edukitzea ezinbestekoa zen; Izan ere, denbora-bankua gure herriei buruzko ezagutza, gure eskarmentuak eta zerbitzuak trukatzeko leku aproposa da. Zerbitzu honetan, ez da dirua trukatzen dena, baizik eta ohikoak ez diren beste kontu batzuk (denbora, ezagutza, lekuak, eskarmentuak, materialak, e.a.).
Horren bidez, gure proposamena URIBE KOSTAko agente ezberdinen arteko berdintasuna eta gizarte harremanak bultzatzea da. Bakoitzak eskaintzen duena besteek eskaintzen dutena bezain baliogarriatzat hartzen dugu, berdin da bata profesionala den edota ikaslea. Zerbitzu hau komunitatea dinamizatzean bait datza. Gure helburua URIBE KOSTAN giza eta gizarte kapitala sortzea da, hain zuzen ere.
Ekintza honetarako proposatzen ditugun perfilak anitzak izan litezke (eta gure eskaintza irekia da):
KIROLA/SOINKETA
AISIALDIA
HIZKUNTZAK
TEKNOLOGI BERRIAK
brikolaje
artea
kozinatzea
etxeko laguntza
laguntza pertsonala
musika
Ideia jendeak behar duenaren arabera harremanetan jartzeko sinergia mota berria sortzea da, bakoitzak dakiena mail berdinekotzat hartuz eta URIBE KOSTAn dauzkagun lagunen gaitasunak ondo aprobetxatuz; gaitasun horiek komunitatea berpizteko balioko zaizkigun baliabideak bailiran.
Gure erabiltzaile guztien trebeak, gaitasunak eta erabilgarritasuna konfidentzialak dira; gu gara pertsonak harremanetan jartzen ditugunak, hain zuzen ere. Zerbitzu honen bitartez behar ezberdinak betetzen ditugu, komunitatean dauzkagun trebeak eta gaitasunak azalaratuz.
Zenbat eta jende gehiago bere denbora eta talentuak trukatzen izan, orduan eta aberatsagoa izango da geure komunitatea, eta indartsuagoa izango da geure gizartea aldatzeko gaitasuna. Horrela, bakoitzok komunitaterako baliogarria izango litzatekeen lagun bihurtzeko gai izango ginateke, elkartasuna tartean.
Trukeak proiektuaren menpean daude, eta edozein momentutan erabil daitezke, bi erabiltzaileak ados izanez gero. Trukeak nahi duen heinean erabil daitezke, bi persona horien artean, elkarri eskaintzen diotenaren artean, oreka baldin badago.
%20(4).jpg)

