UK BOLUNTARIOTZA

EZAGUTU BOLUNTARIOA IZATEKO DAUDEN AUKERAK
Boluntariotza zer den ezagutzeko aukera ezin hobea izango duzue datorren abenduaren 9an, goizeko 10:00etan, Sopelako Kurtzio Kultur Etxean.
BOLUNTAkoek azalduko digute Bizkaian boluntarioa izateko dauden aukerak zeintzuk diren eta zer egin behar dugun boluntario izateko; baita boluntariotzak zertarako balio duen ere.
Geroago bi eskarmetu handiko elkarteek kontatuko digute zein motatako lanak egiten dituzten boluntarioek, eta, zehatzago, euren elkarteetan zer egiten duten.
Elkarteak SORTARAZI eta GORABIDE izango dira.
Bukatzeko, BOLUNTAKOek ere, kontatuko digute zein aukerak dauden Europan boluntario izateko eta honek zer eskaintzen digun.
Zatozte eta bizi zaren gizartea hobetu ezazu!
¿BOLUNTARIORIK BEHAR DUZU?
Gizarte ekintza arloan lan egiten duen tokiz tokiko entitatea zara eta zure helburuak garatzeko boluntariorik behar duzu? Ba zenekien URIBE KOSTAKO gazteria bere mankomunitateko entitateei laguntzeko prest eta gogotsu dagoela?
Boluntariorik behar baduzu edo boluntarioa izan nahi baduzu, hau da lekurik aproposena.
URIBE KOSTAN IZAN NAHI DUZU BOLUNTARIOA?
URIBE KOSTAn izan nahi duzu boluntarioa? Ezagutzen dituzu dauden aukera guztiak? Badakizu UK GAZTEDItik bultzatutako boluntariotza sarea dagoela?