TOKIZ TOKIKO PROIEKTUAK BULTZATZEA


UK GAZTEDI
UK Gaztedi programa Bizkaiko Foru Aldundiak eta Uribe Kostako mankomunitateko bultzaturiko programa da. Bere helburua Uribe Kostako mankomunitateko gazteak laguntzea da, esparru ezberdinetan: hezkuntza eta trebakuntza, lanbide eta ekintzailetza, gizarte ekintza, osasuna eta ongizatea, kultura eta sormena, gizarte konpromisoa, parte-hartzea eta nazioartekotzea, horretarako beharrezkoak diren baliabideak emanez.
BERANGO LAB
Berango lab coworking center espazio bat da; beste ekintzaile batzuekin topatzeko lekua. Leku malgua, eskuragarria eta Berangoko eta Uribe Kostako gazteriaren eskura dagoena. Proiektuak eskaintzen duena hauexe da:
- Coworking-erako lekua - Mankomunitaterako eta herrirako proiektu ezberdinen sustapena. - Genero ikuspegia duten proiektuen garapena.
Eskaintza horien barruan hurrengo zerbitzuak aurki ditzakegu:
- Gure taldean parte hartzen duten pertsonentzako trebakuntza. - Komunitate garapenerako proiektuetan parte hartu. - Europako proiektuetan parte hartu. - Ekintzailetza jardunaldiak.