top of page

GAZTERIA PARTE-HARTZEKO PARKTIKA ONAK

AMINATA.jpg

AMINATA PROIEKTUA

Berangoko udala guztiz bultzatu da AMINATA deritzon programarekin. HAHATAY elkarteak bultzatutako Senegaleko Aminata zentruan lagunzeko prest egon diren gazteak bidali ditu Berangoko Udalak Senegalera. Orain dela urte batzuk sortu zen programa hori, eta Uribe Kostako gazteek badaramate urte batzuk programa honetan laguntzen, era desberdinetan. Hortaz, Berangoko udalak dirulaguntza berezia sortu zuen aurten parte hartu nahi zuten hemengo gazteak Senegalera bidaltzeko, eta gero, Senegaleko gazteak hona etor zitezen. 

agenda21.jpg

agenda 21

Uribe Kostako Institutoak antolatzen du programa hau iaztik. Programa honen esker, gure gazteek gaur egun hain beharrezkoak diren balorioak ikasten dituzte : jasangarritasuna, natura zaindu, elkarlana, ingurumena errespetatu eta elkarbizitza. Horretarako, ekintza desberdinak antolatzen dira; besteak beste: STOP PLASTIKO deritzona. Mota honetako ekintzekin gazteen parte hartzea ere bultzatzen da, beste eragileekin batera; eta horri esker, ikasitakoa hobeto barneratzen da.

fair saturday festival

Fair Saturday.jpg

Bilbon sortutako festival honek 5 urte bete ditu aurten. Jaialdi honen helburua arteren bidez mundua eralda daitekeela erakustea da. Horretarako tokiz tokiko artistek, etekinik gabeko elkarte bati laguntza eskaintzearen alde lan egingo dute. Artistak ez dira ospetsuak edo profesionalak izan behar, edornork egin dezake berak egiten dakien hori. Horregatik zuentzako ekintzak antolatu ditugu: gure artistak Uribe Kostakoak dira, edo Uribe Kostarekiko lotura dute, horietako askok gazteak dira eta aukeratu dituzten elkarteak lotura ere badute gure inguruarekin.

2017_Beldur_Barik_t.jpg

beldur barik

Uribe Kostako mankomunitateko berdintasun sailak askotan antolatzen du Beldur Barik programa gazteen artean. Programa honen bidez, gazteek parte hartzen dute emakumen aurkako bortizkeria salatzen duen ekintza batean. Mota horietako programeei esker gure gizarte aldatzen doa, egiteko lan asko falta bada ere. Gainera, gazteria parte hartzea bultzatzen da.

KARTELA.png

boluntarioa izateko jardunaldioak

UK GAZTEDI programatik boluntarioa zer den jakiteko jardunaldiak antolatu ditugu. Ikastola eta instituto desberdinetako ikasleek hartu zuten parte, baita eskarmentu handiko bi elkartek ere: Sortarazi eta Gorabide.

Informazio gehiago nahi baduzu jarri harremanetan gurekin.

  • facebook
  • twitter

©2019 by UKGAZTEDI. Proudly created with Wix.com

bottom of page