%20-%20BEKAK%202019.jpg)
UK GAZTEDIk ateratako
lanekoak ez diren UK GAZTEA bekak
Uribe Kostako mankomunitateak Leioako udalak lanekoak ez diren UK GAZTEA bekak elkarlanean atera dituzte, Bizkaiko Foru Aldundiak lagunduta.
Beka hauen helburua, formakuntza egokirik bai baina lan eskarmenturik ez daukaten gazteen lan aukerak hobetzea da.
Programan parte hartzeko bete behar zeatzak bete behar dira:
- 18-25 urte tartekoa izatea.
- 26 - 29 urtekoak parte hartzekotan, Gazteen Berme Sisteman sartuta egon behar dira.
- Lanbiden alta egoeran izatea.
- Gutxieneko formakuntza: Unibertsitatekoa, Lan Heziketa, Goi mailako edo maila erdiko gradua, profesionalitateko zertifikatua.
Betebeharrak, praktikak hasteko momentuan indarrean egon behar dira.
BERANGOKO DIRULAGUNTZA GIDABAIMENA EUSKERAZ IKASTEAGATIK

Berangon b-gidabaimena euskeraz ateratzeko dirulaguntza eskuragarri duzu. Horretarako, errolda eta ikasketak eta azterketa euskeraz egin dituzunaren ziurtagiria aurkestu beharko duzu.
GAZTE EKINTZAILEEN BEKEN PROGRAMA

“Gazte ekintzailetza” izeneko programak enpresa arloko ideia edo ekimenak laguntzea izanen du helburu, gehien dela, 45. Honetara, ekintzailetzaren kultura zabaldu eta aktibatu nahi da bekak jasoko dituzten ikasleen artean, unibertsitatearen eremuan sor litezkeen enpresa ekimenak laguntzearren.
Global Training bekak

2019ko GLOBAL TRAINING bekak eskatzeko epea irekita dago (eskaera epea uztailaren 15-etik irailaren 13a bitartean izango da).
Beka hauek euskal herriko tituludunei atzerrian soldatapeko lanean egoteko aukera eskaintzen diete, beti ere euren tituluen arloko lanetan. Egonaldia 6 eta 12 hilabete bitartekoa izango da, zeinetan praktika ordainduetan diharduko dira.
Eskaera egingo duten pertsonek honako betekizunak bete beharko dituzte:
· 2019eko urtarrilaren 1ean 30 urte bete gabe izatea (Hau da, 1989eko urtarrilaren 1etik aurrera jaiotakoak).
· Lizentziatura, Diplomatura, Gradua, Goi-mailako Lanbide Heziketa edo Goi-mailako Ikasketak izatea.
· 2019eko urtarrilaren 1erako Euskadin erroldatuta egotea gutxienez urte betez eta inolako etenaldirik gabe.
· Atzerrian praktikak egiten 6 hilabetetik gorako egonaldiak ahalbidetu dituen beste bekaren baten onuradun ez izana.
· Diru-laguntza edo laguntza publikoak jasotzeko aukera galarazten duen zigor administratiborik edo penalik ez edukitzea, edo aipatu laguntzak jasotzeko ahalak kentzen dituen legezko debeku-egoera batean ez egotea.
· B1 ingeles maila izatea (Goi-mailako Lanbide Heziketa egina dutenek) eta B2 maila aurreratua edukitzea (Unibertsitateko Titulua dutenek). Era berean aintzat hartuko dira herrialde hartzaileko hizkuntzaren ezagutza mailak. Aukeratzeko prozesuan zehar egiaztatu ahal izango da hizkuntzaren maila, eta horretarako ahozko eta idatzizko probak egingo zaizkie euren maila egiaztatzen duten ziurtagiri eguneratuak ez dauzkatenei.
· Izena emandako bekaren eskaintzan eskatzen den profilari egokitzea.

Sopelako Udalak eskainitako arlo ezberdinetako dirulaguntzak, Sopelakoentzat zuzenduta, hurrengo arlo hauetan (informazio gehiago izenburuetan sakatzen):
- Mikroempresen eta profesional autonomoen berrikuntzarako.
- Langabetuak
- Enpresa egitasmoak abian jartzeko
- Errotulazio finkoa eta irudi korporatiboa euskaratzeko.
- B-gidabaimena lortzeko azterketa euskaraz egiteagatik
- Euskara ikasteko





EHUk atera du EPEZ (ENPRESETAN PRAKTIKAK EUROPAN ZEHAR) beketarako deialdi berria. Karrerako asken urtean baldin bazaude edo master ofizial bat egiten ari bazara ez galdu aukera.
OIJ-Team lab-ek Bartzelonan Mondragon Unibertsitateak sortutako LEINN gradua ikasteko bi beka eskaintzen ditu uztailaren 12ra arte. Bekak ehuneko %50rekoak dira. Eskatzeko laguntza behar baduzu, esaguzu!
LONDON SCHOOL OF ECONOMICS-en espezializazio ikasketak burutzeko Bizkaiko aldundiak eskainitako 8 bekak. Izena emateko epea ekainaren 14ra arte da. Ez galdu aukera!
Bizkaiko aldundiak, Europako batasunak eta Confebaskek abian jarri dute MONDRAGON, DEUSTU edo EH-ko unibertitateetako ikasleentzako ERASMUS+ beken deialdi berria.
Eman ezazu izena maiatzaren 22tik ekainaren 7ra arte.
Sopelako Udalak eskainitako Kultura arloan ekintzak garatzeko dirulaguntzak, Sopelakoentzat zuzenduta, hurrengo arlo hauetan:
- Adinekoen
- Emakumezkoen
- Lankidetzaren
- Kulturaren
- Kirolaren